top of page

Saioa

Urtarrillak 27an burutuko den saioak, 2 ordu iraungo ditu.

 

Saio honekin, Down Sindromea duten pertsonen erabateko inklusioa lortzen saiatuko gara pilota munduan, beraiek ere ikus dezaten kirol honetan ere parte hartu dezaketela inongo arazorik gabe.

Horretarako, kirolaren aspektu edo arau batzuk moldatuz, guk sortutako ariketa batzuetan parte hartzeko aukera emango diegu, beti ere guztiek jokatzeko eta disfrutatzeko aukera berdinak izango dituztela bermatuz.

Horrela lortu nahi duguna, Down Sindromea duten pertsonek ere pilota ezagutzea eta kirol honetaz ahalik eta gehien disfrutatzea da.

​

1.- "Lagunak eginez"

 

  • 15 minutu

  • Talde osoan, banaketarik gabe

 

Taldean borobil bat irudikatuko da partaideak elkarren ondoan zutik jarriz. Kide batek, pilota bat izango du eskuan, eta beste norbaiti pasatuko dio bere izena esanaz (adibidez, Mikelek Joni pasatuko dio pilota eta “Mikel” esango du ozenki bitartean. Ondoren, berdina egingo du hurrengoak baina aurreakoaren izena eta berea esan beharko ditu (adb.: “Mikel! Jon!”). Horrela jarraituko dute memorizatzen izenak elkarren segidan eta ordena egokian norbaitek huts egin arte. Huts egiten duena kaleratua izango da eta bere eskuinekoa hasiko da hurrengo txandan pilota pasatzen.

​

2.-“Txapa-punto”

 

  • 15 minutu

  • Bi taldetan banatuta

 

Bi talde egingo dira eta taldeak ilara batean jarriko dira, elkarren paralelo eta frontisetik 3-4 metrora ilara bakoitzeko lehen kidea. Talde bakoitzak pilota bat izango du eta frontisera jaurti beharko dute kide guztiek txandaka. Batek bota ondoren, pilota hartu eta hurrengo kideari pasatuko dio. Txapa jotzen duten bakoitzean, puntu bat lortuko dute, eta 10 puntu lortzen dituen lehen taldeak irabaziko du. Hau eta gero, taldeak apur bat aldatuko dira denek denekin jolas dezaten.

​

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3.-“10 paseen jokua”

​

  • 15 minutu

  • Bi taldetan bereiziz

 

Bi talde egingo dira, kantxa barruan kokatuko dira. Pilota bat egongo da eta helburua, 10 pase jarraian egitea izango taldekide bereko partaideen artean. Bitartean, beste taldea paseak mozten saiatuko da eta pilota berreskuratuz gero, beraiek ere 10 pase jarraian egiten saiatu beharko dute. 10 pase horiek jarraian eginez gero, puntu bat lortuko dute. 3 puntu lortzera izango da jolasa eta lortutakoan, taldeak apur bat nahastuko dira.

 

Moldaketa: Komodin bat jartzea egongo litzateke peto batekin edo bereiziz besteengandik. Honen helburu bakarra beti 10 pase egiten saiatzen ari diren taldekideei laguntzea da paseak egiten, hau da, ez du “defendituko”. Puntuaketak berdin berdin jarrituko du.

​

4.-“Pilota hartu eta bota erreleboka”

​

  • 15 minutu

  • Bi taldetan bereiziz

​

Talde handia bitan banatuko da. Talde bakoitzak pilota bat izango du. Talde bakoitzeko lehen kidea, pilota bota ondoren, hurrengo kideari txalo bat ematera joango da kontrakantxara, han egongo direlako beste taldekideak itxaroten eskua emateko. Lehenak hirugarren kideari emango dio txaloa, bigarrena hasieratik prest egongo delako lehenaren atzean. Txalo eman ondoren, bere taldetxoaren atzean jarriko da bere txanda iritsi arte. Pilota arrastaka joan aurretik hartu beharko da, hau da, boteka ari den bitartean.

 

5.-‘’Harrapaketa jolasa’’

 

  • 15 minutu

  • Talde osoa

 

Talde osoa kantxa barrura sartuko da eta pilota frontisera botatzen hasiko dira. Frontisa jo eta bueltan airez hartuz gero gainerako kideak frontisa ukitzen saiatuko dira pilota airez hartu duenak beraiek harrapatu baino lehen. Harrapatutako guztiak kaleratuak izango dira baita airez hartu duena inor harrapatzen ez badu ere. Hala ere pilota botea ematen utzi (berdin du bote kantitatea) eta hartuz gero jokua jarraitu egingo da eta berriro ere frontisera jaurtiko du norbaitek airez hartu arte.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

 

6.- ‘’Kolpea lantzeko ariketa’’

 

  • 15 minutu

  • Bi taldetan

 

Frontisera begira bi ilaratan jarriko dira laugarren koadroko marran, talde bakoitzeko lehenengoak pilota bana esku artean duelarik. Ondoren norbaitek irteera ematean talde bakoitzeko lehengo partaideak laugarren eta lehengo koadroaren artean pilota kolpatu beharko du eta txapa gainera bota (larruzko pilotekin lortzeko kapazak ez badira goma-espumako pilotekin egin daiteke). Bi baldintzak bete ondoren, kolpea ontzat emango da eta pilota berriz hartu eta ilaran dagoen lehenari pasatu beharko dio eta bera ilaran azkenengo kokatuko da, pilotadunak prozedura bera jarraituko du, hala ilara osoa pasatu arte. Pilota lehenengo koadroaren aurretik jaurtiz gero edo txapa azpira botaz gero kolpea errepikatu beharko da ona lortu arte.

​

7.-"Kolpea lantzen jarraitzeko’’

​

  • 15 minutu

  • Talde osoa

​

Talde osoa kantxan egongo da pilota batekin.

Pilota eskuekin hartuz (airez edo lehengo botean) eta ondoren hartu den tokitik kolpatuz, frontisean txapa gainean ematen saiatuko da, ona eman ezkero lurrean eserita geldituko da, eta txarra eman ezkero kaleratua izango da. Kaleratu gabeko guztiak edo guztiak bat izan ezik lurrean daudenean, berriz ere altxatu egingo dira (zutik zegoena ezik, kaleratua) eta hasierako prozedura erabiliz kaleratzen edo esertzen joango dira. Pilota berriro ere inoren lurrean geldituz gero, errepikatu egingo da.

​

8.-‘’Primi moldatua’’

 

  • 15 minutu

  • Talde osoa

 

Partaide guztiak frontoi barruan sartuko dira pilota bakarrarekin. Pilota jaurtiz frontisa jo beharko dute eta ondoren beste batek airez edo lehengo botean hartu, eta pilota hartu duenak prozedura berdina jarraitu beharko du, pilota hartu eta frontisera jaurti, norbaitek txarra egin arte, eta ondorioz kaleratua izango da. Norbaitek kolpea eman eta inor ez badoa erantzutera edo bi/hiruren inguruan oso hurbil geratzen bada berriro errepikatu egingo da.

​

ariketa 1.png
ariketa 2.png
ariketa 3.png
ariketa 4.png
ariketa 5.png
ariketa 6.png
ariketa 7.png
ariketa 8.png
bottom of page