Egitaraua
Urtarrilaren 26an, arratsaldeko 14:00etan burutuko da saioa, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.
-
Bere edukiera 1300 pertsonakoa da
-
1991an inauguratu zen
-
Helbidea: Araba kalea, 20, 20800 ZARAUTZ
Saio honetan interesatuak dauden guztiei gauzak errazteko, fundazioaren laguntzaz hiru autobus antolatuko ditugu Gasteiztik, Bilbotik eta Donostiatik.
Ordutegiak:
-
Gasteiz: 13:00etan, Gasteizko autobus geltoki kanpoan.
-
Bilbo: 12:50tan, San Mames zelaiaren sarrera kanpoan.
-
Donostia: 13:30tan, Paco Yoldi igerilekuaren sarreran.
​
14:00tan autobusak Zarauzko kiroldegiaren atzeko biribilgunean elkartuko dira eta guztiok batera sartuko gara pilotalekura. Elkartzen diren partaide guztiak hiru taldetan banatuko ditugu, 30-40 pertsona inguru taldeko.
​
Lehenik saioaren eta gure buruaren eta fundazioaren aurkezpena egingo dugu. Aurkezpenaren ostean, elkar ezagutzeko ariketa batekin hasiko gara, 14.30 inguruan. 8 ariketa izango dira eta saioak 2h-ko luzera izango du gutxigorabehera.
​
Saioa amaitzean (16:30) partaide bakoitzari oroitzapen bat oparituko zaio, fundazioaren eta "Pilota Artean"ek diseñatutako kamiseta bana.
​
17:00etan bueltako autobusak abiatuko dira.
​
​
​
​
​
​
​